top of page

Helduentzako ipuin saioak

ISPILUAK

Ispiluan beren buruari begiratu eta beste aldera gurutzatzeko ausardia izan duten emakumeen istorioek osatzen dute ISPILUAK. Gezurra, bortxa, mesfidantza eta beldurra gaindituz, estutzen dituzten loturetatik askatu eta zigorrak zigor, basoan aurrera egitea erabaki dutenak. 

 

Bizinahia eta beldurra, bizitza eta heriotza, gaua eta eguna, ametsak eta errealitatea… elkarri begira, elkarren isla, gure barruko (h)egietan oihartzun eginez.

 

Leku askotan aurki ditzazkegulako gure islada itzuliko diguten ISPILUAK.

ā€‹
 
 
 
ā€‹
80 AMANDRE

80 amandre behar omen dira antzinako emakumeak egungoekin lotzeko, hori zioen behintzat Jorge Oteiza handiak; 80 amandre besterik ez, aintzinaroa orainaldiarekin lotzeko.

 

80 ziren;

     20 izan zitezkeen;

          4 dira

 

Nik 4 amandre nahikoa izan ditut munduan nire txokoa aurkitzeko, 4 amandre besterik ez, ipuin bihurtu eta saio honetan elkartu ditudanak.

 

Ametsak, desioak, lana eta tristurak mototsean kiribildu eta munduari irribarre egiten ikasi zuten emakumeen istorioak dira hauek. Esku zailduak, sabel puztuak, begirada galduak, eta batez ere irribarrea begietan duten amandreak, amamak, amonak, amatxiak, amumak...

 

Finean, nire amandreak zure amandreak ere badirelako.

ā€‹

ā€‹ā€‹
ā€‹
 
HITZEN LAPURRA

Bazan behin herri bat, elkar maitatzeko, sendatzeko eta ikasteko hitzik gabe gelditu zena. Kantuak eta kontuak gelditu zitzaizkien, eta horiek lapurtu ditut nik, zurekin partekatzeko.

ā€‹

ā€‹

ā€‹

ā€‹

ISPILUAK_RGB.jpg
80 AMANDRE KARTELA mutua (2).jpg
image0.jpeg
bottom of page